Haurren Eguneko dantzariak etxean jasotzeko eskaerak gaur egin behar dira

Arantzazu Ezkibel Galdos 2019ko ira. 6a, 11:47

Haurren Egunean etorriko diren dantzariak etxean jasotzeko eskaerak egiteko azkeneko eguna gaur izango da. Horretarako Oñatz dantza taldekoekin jarri behar da harremanetan.

Irailaren 15ean ospatuko dute Haurren Eguna. Ume dantzariak etxeetan jasotzeko eskaera egiteko azken eguna gaur da, irailaren 6a. Interesa duenak Oñatz dantza taldekoekin jarri beharko du harremanetan.

"Azken urteetan dantza taldeko haurren gurasoek erakutsitako konpromisoarekin, haur guztiak etxeetara banatu ditugu", dio dantza taldeko kide Maite Irizarrek. Horregatik, gurasoak eta familiak "eskertu" gura dituzte; eta baita elkarte gastronomikoak ere, euren laguntzagatik.

13 dantza talde etorriko dira

14 dantza taldek parte hartuko dute; tartean, Oñatzek. Taldeei ongietorria 10:15ean egingo zaie; eta arratsaldeko alardea 17:15ean izango da, plazan. Iker Isasti izango da aurten alkate txikia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak