Jose Luis Agirreren omenezko partidua jokatuko dute zapatuan

Amaia Zabala 2019ko ira. 6a, 09:53

Erregional preferente mailako Aloña Mendik Elorrioren aurka jokatuko du zapatuan, 17:00etan, Azkoagainen.

Urteroko ohitura jarraituz, Jose Luis Agirreren omenezko partidua jokatuko da zapatu honetan, hilak 7, 17:00etan, Azkoagain futbol zelaian. Erregional preferente mailan dagoen Aloña Mendi futbol taldearen eta Elorrioren arteko lagunarteko partidua izango da. Donezteberen, Bergararen eta Lekeitioren aurka jokatu dituzte lagunartekoak aurrez, eta Elorrioren aurkakoa denboraldi-aurreko azkena izango da.

Denboraldi berria

Irailaren 15ean, domeka, hasiko dute denboraldi berria Aloñako jokalariek. Soraluzeren aurka izango da lehen partidua, eta 16:30ean eta etxean bertan, Azkoagainen jokatuko dute. Endika Ruiz Aloña Mendiko futbol entrenatzailearen esanetan, aurreko denboraldian egindakoa "hobetzeko ilusioz" daude: "Eguneroko lan ona egitea eta taldea batuta izatea da helburua; horrez gain, astebururo azken minutu arte lehiatuko gara eta sailkapenetan ikusiko da zer lortzeko aukerak dauzkagun".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak