Udanarako GI-2630 errepidea erabat itxiko dute irailaren 16an

Jone Olabarria 2019ko ira. 5a, 12:16

Irailaren 16tik aurrera itxiko dute errepidea eta lau hilabetez itxita egotea aurreikusi dute, zubiak konpontzeko lanek iraun bitartean.

GI-2630 errepidean Olaran errekaren gaineko zubiak birgaitzeko proiektuaren ondorioz, errepidea zirkulaziorako itxiko da Oñati eta Legazpi artean lau hilabetez, irailaren 16tik hasita. Hain zuzen, Udanako mendatea hasten den puntutik Olakua auzoko sarrerarainoko errepide zatia izango da itxiko dutena. Lanek iraun bitartean auzotarrak, Olabarrietako egoiliarrak, bakarrik pasa ahal izango dira hortik.

Lanak fase ezberdinetan

Lanak bi fasetan egingo direla jakinarazi du aldundiak: lehenengo fasekoak Udanatik hurbilen dauden bi zubietan egingo dituzte eta bigarrenekoak, Artxubi baserria eta Olakuako lehen semaforoa bitarteko zatian.  Fase bakoitzak bere ordezko ibilbidea izango duen arren, egoiliarrek baino ezingo dituzte erabili.

Garraio publikoan eragina

Arrasate-Oñati-Zumarraga autobus linea kendu egingo dute lanek iraungo duten lau hilabete horietan eta Arrasate eta Oñati artean soilik beteko da. Horri alternatiba bila dabiltza Oñatiko eta Legazpiko Udal ordezkariak, eta horren berri emango dute egunotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak