Gizonezko bat atxilotu dute ortuko makina bat osten saiatzeagatik

Itziar Larrañaga Sarasola 2019ko ira. 4a, 13:01

San Lorentzo auzoko ortu gune bat. (Argazkia: Google maps)

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gaur goizaldean 39 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak Oñatin, rotabatore bat lapurtzen saiatzea leporatuta. 04:30ean gertatu da atxiloketa San Lorentzo auzoko ortuetan, Ertzaintzaren patruila batek makina arrastaka zeraman gizonezko bat atzeman ostean.

Ertzaintzak zehaztu duenez, atxilotuak ertzainak ikusi dituenean makina utzi eta korrika hasi da baina handik gutxira harrapatu dute. 39 urteko gizonezkoa ortuetarako sarbideko giltzarrapoa apurtu duela baieztatu du Ertzaintzak eta ondorioz, indarra erabilita lapurreta saiakera egin izana leporatu diote. Atxilotua Bergarako guardiako epaitegiaren esku geratu da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak