Gaur, zapatua, goizean hil da Rafael Kortabarria. Lagun batekin plazan zegoela ondoeza sentitu eta hil egin da ondoren.
Trauti elkarteko sortzaileetako bat izan zen bera; irisgarritasunaren alde lan handia egin duen gizona izan dela adierazi du elkarteko kide den Mikel Etxezarretak. Azken agintaldian EH Bilduko zinegotzi udalean, ogasun eta hirigintza batzordeetako kide esaterako, Mikel Biain orduko alkateak gogorarazi duen moduan.