Oñatiko mendi martxan aurreinskripzioa egiteko azken eguna abuztuaren 23a izango da

Amaia Zabala 2019ko abu. 21a, 16:34

Oñatiko mendi martxaren V. edizioa Irailaren 14ean ospatuko da eta aurtengoa inoizko jendetsuena espero da iada 500 partehartzailetik gora direlarik izena eman dutenak. Urtero legez, bi ibilbide prestatu dituzte antolatzaileek, luzeak 32,5km dituelarik eta motzak 22,5km. Frogaren amaieran kamiseta tekniko bat banatuko da eta hau ziurtatzeko azken eguna ostiral hau, abuztuaren 23a, da.

Federatuen kasuan 12€ izango da inskripzioa eta ez federatuen kasuan 14€. Egunean bertan ere eman ahalko da izena baina 2€ garestiagoa izango da. Aurreinskripzioak www.kirolprobak.com webgunean edo Oñatiko Aloña zein Itturri tabernetan egin daitezke. Antolatzaileek gogorarazten dute ez dela lasterketa bat, helburu bakarra mendiaz gozatzea dela eta edonork har dezakeela parte. Amaieran guztiok izango gara irabazle!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak