Helduen danborradarako izen-emate deialdia luzatu du antolakuntzak

Maialen Regueiro 2019ko abuztuaren 11

San Migel jaien baitan egiten den nagusien danborradarako, antolakuntzak danborrada mixto berri batean jotzeko aukera eman du eta horretarako izen-emate deialdia ireki du. 

18 urtetik gorakoek izango dute aukera helduen daborradako konpartsa mixto berri batean jotzeko. 16 urtetik gorakoek berriz, banderak eramateko aukera izango dute. Horretarako, antolakuntzak internet bidezko izen-ematea luzatu du.

Entseguak

Nagusien danborrada irailaren 28an izango da urtero bezala. Ohiko entseguak egiteko egunak berriz, irailaren 16, 18 eta 23a izango dira. Entsegu orokorra, irailaren 25ean izango da. Entsegu guztiak Eltzian izango dira, 20:00etan hasita. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak