Elise Overgard, Kristina Franzoia eta Jaclyn Lasuen izan dira lehenengoz, Oñatiko dantzak Boisen dantzatu dituzten hiru emakumeak, beraiekin batera hamar gizonezko aritu direlarik.
Hurrengo urtean, bost urtetik behin izaten den euskal kulturaren jaialdia izango da, eta hitzordu horretan dantzatuko dituzte berriro, Oñatiko dantzak.
