Herritar ugari gerturatu ziren atzo arratsaldean, herriko plazara, Bridges proiektuaren azken emanaldiaz gozatzera. Ikuskizun dinamikoa izan zen eta aktoreak espazio ezberdinetan mugitzen aritu ziren "komunitate-antzerkia" osatuz. Horrez gain, herriko elkarteek ere parte hartu zuten emanaldian, swing taldeak eta saharar erakundeak, besteak beste. Txinparta Bertso Eskolako bertsolari batek ere, bertsoa bota zuen.