Joseba Olea nagusi, Udanako igoera euritsuan

Iparralde Racing taldeko Joseba Olea izan zen onena atzoko Udanako auto igoeran. Euria izan zen atzoko lasterketan protagonista, arazorik eragin ez bazuen ere. Ixmael Rueda oñatiarrak helarazitako bideoan daude atzoko lasterketako irudiak. 

55 pilotuak hartu zuten parte atzo, Udanako auto igoeraren XIV. edizioan eta Joseba Olea izan zen onena. Errepidea buztita zegoen baina, horrek ez zuen istripurik eragin.

Olioa errepidean

Auto baten abiadura-kaxa apurtu egin zen, Udanako miradore inguruan eta horren ondorioz, olioa zegoen errepidean. Ordu eta erdi inguru behar izan zuten errepidea garbitzeko eta horren eraginez, aurreikusita zeuden bi saio ofizialetatik bakarra egin zuten pilotuek. 

Debagoieneko ordezkariak

Hainbat debagoiendarrek hartu zuten parte atzoko lasterketan, besteak beste, Ruben Nogueiras oñatiarrak, Aitor Zabaleta bergararrak, Gorka Idigoras eskoriatzarrak eta Maialen Iarza arrasatearrak. 

Honako hau da Debagoieneko pilotuek egindako denbora, sailkapen orokorrean:

  • 3. postuan: Gorka Idigoras eskoriatzarra, 02:53 minutuko denborarekin.
  • 5. postuan: Javier Mugarza oñatiarra, 02:56 minutuko denborarekin.
  • 6. postuan: Aitor Zabaleta bergararra, 02:57 minutuko denborarekin.
  • 8. postuan: Iñigo Errasti bergararra, 02:58 minutuko denborarekin.
  • 9. postuan: Monika Muñoz oñatiarra, 02:58 minutuko denborarekin.
  • 15. postuan: Emilio Rodriguez eskoriatzarra, 03:05 minutuko denborarekin.
  • 24. postuan: Unai Jurado eskoriatzarra, 04:19 minutuko denborarekin. 

Horrez gain, bailarako hainbat pilotuk formula libre kategorian hartu zuten parte eta honako denborak egin zituzten:

  • Andoni Boyero oñatiarrak, 03:05 minutuko denbora.
  • Gorka Urrutia eskoriatzarrak, 03:06 minutuko denbora.
  • Urtzi Samaniego oñatiarrak, 03:07 minutuko denbora.
  • Maialen Iarza arrasatearrak, 03:11 minutuko denbora. 

Oñatiar onena

Sari banaketan, Javier Mugarzak jaso zuen oñatiar onenaren saria. Mugarzak bigarrenez hartu zuen parte atzo, Udanako auto igoeran, iaz izan baitzen parte hartzen zuen lehen aldia. 

Javier Mugarza oñatiarra eta Iker Arizti legazpiarra sariekin

GOIENA KLUBEKO BAZKIDETZA %30 MERKEAGO

Goiena Komunikazio Taldeko hedabideek lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena dute. Ondorioz, Goiena Klubeko bazkide baldin bazara zerga onurak ezarriko zaizkizu Goienari egin diozun ekarpenarengatik.

Goiena Klubeko bazkidetza kuota %30 merkatuko zaizu errenta aitorpena egiterakoan.

BAZKIDE EGITEKO, DEI EGIGUZU: 943 25 05 05 edo egin klik hemen.


Zerga onurak izateko datuak bete