Dagoeneko salgai daude kontzertua ikusteko sarrerak, hemezortzi eta hamalau eurotan. Emanaldi hau ikustera joateko autobus zerbitzua egongo da. Izan ere, autobus batek Donostia-Zarautz-Arantzazu ibilbidea egingo du eta bestea Oñatitik igoko da Arantzazura. Zerbitzu hau erabiltzeko abuztuaren 1etik aurrera egongo dira txartelak eskuragarri.