Markelen Lagunarteak antolatuta agurra egingo diote txirrindulariari Klasikoaren ondoren

Arantzazu Ezkibel Galdos 2019ko uzt. 26a, 09:00

Abuztuaren 3an esango dio Markel Irizar txirrindulariak agur ibilbide profesionalari. Donostia Klasikoa jokatuko du egun horretan; eta, ondoren, Markelen Lagunarteak antolatuta agurra egingo diote txirrindulariari Oñatin.

Donostia Klasikoa jokatuko du egun horretan; eta, iragarri duen moduan, bere azken lasterketa izango da profesional moduan. Egun berezi hori lagunekin, familiarekin eta taldekideekin pasatuko du oñatiarrak. Izan ere, Markelen Lagunarteak antolatuta, agur berezia egingo diote txirrindulariari Oñatin.

20:00etan, Bizipoz kafetegian elkartuko dira. Trek-Segafredoko taldekideak etorriko dira Oñatira, eta familiaren eta herritarren laguntzarekin bizikleta eskegiko du kafetegian.

Klasikoa, gizonezkoena eta emakumezkoena

Gizonezkoen Donostia Klasikoa 11:49an hasiko dute, Ibaetan. 227,3 kilometroren ondoren, Bulebarrean amaituko da –17:13 inguruan–. Emakumezkoen lasterketa 10:15ean hasiko dute, Ibaetan, eta, 126,7 kilometroren ondoren, 13:25ean amaituko da, Bulebarrean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak