Gaztetxean egongo da Kubako kontsulatu ibiltaria gaur eta bihar

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko uzt. 26a, 08:37

Datorren urtean Bilbon egingo den Espainiako Estatuko kubatarren topaketarako dei ere egingo du Oñatiko Acesma elkarteak. Zapatuan bazkaria eta musika kontzertua ere egongo dira Antixena gaztetxean.

Uztailaren 26a da gaur, eta Kuban jaiegun handia dute, gaurko egunez hartu zutelako Moncadako kuartela, eta Kubako iraultzaren txinparta piztu. 66 urte pasa dira, eta kubatarrek iraultzaren ikur gisa dute oraindik uztailaren 26a. Eta hori ospatzeko ekitaldi bereziak egingo dituzte Antixena gaztetxean, Acesma elkartearekin batera antolatuta.

Batetik, gaur eta bihar, gaztetxean egongo da Kubako kontsulatu ibiltaria. Bertan, kubatarrek eta euren senideek administrazio kontuak bideratu ahalko dituzte, Madrilera joan beharrik ez izateko. Gaur, egubakoitza, 15:00etatik 20:00etara eskainiko du zerbitzua kontsulatuak eta bihar, 10:00etatik 13:00etara. Ondoren, bazkaria eta kontzertua egongo dira: Son LT taldeak joko du.Bestetik, datorren urtean Bil-bon egingo dute Espainiako Estatuko kubatar guztien VI. topaketa, eta Euskal Herrian bizi diren kubatarrek izango dute antolatzeko ardura. Hara joateko dei ere egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak