Abuztuaren 1ean hasiko dituzte Zubikoa kiroldegia handitzeko eta eraberritzeko lehen faseko lanak eta egun horretatik aurrera, itxita egongo dira taberna eta igerilekuen ondoan dagoen belardia.

Lan horiek egiteko, kiroldegi inguruko aparkaleku batzuk ere libre utzi behar dira, materiala eraman eta kamioiak sartu eta irten ibiltzeko. Astelehenean, uztailak 29, libre utzi beharko dira aparkaleku hauek: osasun zentrokoan lau plaza eta Bidebarrieta kalean, azoka ondoko biribilgunetik Zurrust tabernarako tartean, kiroldegiko paretaren aldamenean dauden aparkaleku guztiak. Obrak kiroldegi kanpotik hasiko dituzte eta urtarrilera arte ez dira igerileku barruan hasiko; ordura arte zabalik egongo da eremu hori.
Abuztuan, itxita egongo da jai egunetan kiroldegia.