155 ume inguruk eman dute izena, irailaren 21ean egingo den haurren danborradan. Hala, bihar, zozketa egingo da Satan Anan, ume bakoitza zein konpartsetan joango den zehazteko. Zozketara umeak bakarrik sar daitezke eta etortzeko aukerarik ez dutenei email bidez jakinaraziko zaie emaitza.
Entseguak
Haurren danborradako entsegu guztiak irailean izango dira, Eltzian. Ohiko entseguak irailaren 3, 5, 10 eta 12an izango dira 18:145ean hasi eta 19:30ak bitartean. Entsegu orokorrak berriz, irailaren 17an eta 19an izango dira, toki berean, 18:30ean hasi eta 19:30era bitartean.