Nobedadeekin datoz Santxolopeztegiko Madalenako jaiak

Maialen Regueiro 2019ko uztailaren 19a

Santxolopeztegi auzoan Madalenako jaiak ospatuko dituzte asteburuan.

Gaur gauean, gainera, autobus zerbitzua egongo da, 22:00etatik 07:00etara bitartean, jaietara hurbildu nahi duenarentzat. Bestalde, hainbat nobedade daude aurtengo egitarauan: bizikleta zeharkaldia –bihar, 16:30ean izango da izen-ematea eta parte hartu nahi duenak bost euro ordaindu beharko ditu–, Potx eta Lotx pailazoen ikuskizuna eta biharko afalosteko erromeria, Laja eta Lutxurdixoren eskutik, besteak beste. Gainontzean, urteroko hainbat ekintzatan parte hartzeko aukera egongo da; esate baterako, musika emanaldiak, meza eta mus txapelketa. Gaur, 17:30ean hasita, pilota txapelketarekin hasiko dira Madalenako jaiak eta ekintza ugariz gozatzeko aukera izango da domekara bitartean. Leire Etxezarretaren eta Eider Garroren kontzertu akustikoak itxiko ditu aurtengo auzoko jaiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak