Desgaitasunak dituzten pertsonen eskubideak aztegai LSNEn

Maialen Regueiro 2019ko uzt. 17a, 08:12

Bihar eta etzi, desgaitasuna duten pertsonen eskubideak aztertuko dituzte, Oñatiko Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundean, Supporting Legal Capacity in Socio-Legal Context izeneko mintegian. 

Mintegiak bi egun iraungo ditu eta Rosie Harding (Birmingham-eko Unibertsitatea), Mary Donnelly (University College Cork) eta Ezgi Tasciogluk (Birmingham-eko Unibertsitatea) antolatu dute. Horiez gain, 20 aditu baino gehiago izango dira jardunaldietan, Erresuma Batua, Irlanda, Finlandia, Suedia eta Indiatik etorrita. 

Mintegian, adituek, desgaitasun fisiko, adimeneko edo psikosozialen bat duten pertsonen gaitasun juridikoa izango dute hizpide, beraien ustez, desgaitasun bat duten pertsonei sarritan ukatu egiten zaielako gaitasun juridiko eskubidea. 

Hemen, bihar hasi eta eguenean amaituko den mintegiaren egitaraua eta informazioa.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak