Esklerosi anizkoitza duten gaixoen aldeko Busti Zaitez kanpaina barruan, material salmenta postua antolatu dute, gaur, Oñatin. Gaixotasuna ezagutzera ematea da kanpainaren oinarri nagusia, eta horrez gain, EM Euskadi elkartearendako laguntza batzea, material salmentarekin. Antolatzaileek "aurreikuspenak gainditu eta iaz baino gehiago saldu" dutela azaldu diote GOIENAri.