Letamendi Katalunian izango da, Munduko Kopako zortzigarren proban

Xabier Urtzelai 2019ko uztailaren 12a

Iban Letamendi eta Hassan Ait Chaou, aurtengo Arrasate-Udalatx lasterketako helmugan.

Iban Letamendik euskal selekzioko elastikoa defendatuko du asteburuan, Munduko Kopako zortzigarren proban. Oñatikoa Barrueran (Herrialde Katalanak) egingo duten 42 kilometrotako lasterketa egiteko deialdian sartu dute.

 

Mendiko lasterketetako Munduko Kopa asteburuan itzuliko da. Ia bi aste pasa dira egutegiko zazpigarren proba Olympus (Grezia) mendian jokatu zenetik. Hilabete gogorra izango dute selekziokideek, jarraian hiru proba jokatuko baitituzte. Oraingoan, Euskal Selekzioa, Barrueran (Herrialde Katalanak) izango da. Lasterketak, 42 kilometroko luzera eta 3325 metroko desnibel positiboa. Honako hau da Iñaki Uribe-Etxebarria eta Eneko Aliende hautatzaileek osatu duten taldea:

  • Mayi Mujika (Legazpia, Gipuzkoa, 1988).
  • Maria Zorroza (Gernika, Bizkaia, 1988).
  • Hassan Ait Chaou (Villabona, Gipuzkoa, 1977)
  • Iban Letamendi (Oñati, Gipuzkoa, 1978)
  • Julen Martinez de Estibariz (Hermua, Araba, 1984).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak