Igeriketa ikastaroetan izena emateko aukera uztailean

Amaia Zabala 2019ko uzt. 11a, 17:14

Kiroldegiko obrak abuztuan hasi arren, igerilekuak eta gimnasioa irekita egongo dira, gabonak arte.

Zubikoa kiroldegiko igeriketa ikastaroetan eta ur ekintzetan 2019-20 ikasturterako izen emateko epea uztailaren 15etik 19ra eta irailaren 11tik 14ra izango da aurtengo udan. Izena emateko bi aukera daude, kiroldegiko harreragunean edo online, www.oñati.eus webgunearen bitartez.

Ikastaro eta ekintza guztiak urriaren 11n hasiko dira eta abenduaren 22a izango da azken eguna. Igeriketa ikastaroei dagokienez, 4 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzenduak dira eta hiru maila ezberdin bereiziko dira: dortoka, amuarraina eta balea. Hainbat ordutegi daude aukeran.

Ekintzei dagokienez, berriz, helduei zuzendutako igeriketa hastapen-hobekuntza ikastaroa, aquagym eta aquatraining daude aukeran.

Izan ere, Zubikoa kiroldegiaren kanpoko instalazioetako obrekin udan, abuztuan, hasiko diren arren, barruko instalazioei –igerilekuei eta gimnasioari– ez diete eragingo eta zabalik izango dira Gabonak arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak