Garilak 26 taldearen emanaldia Trianako jaietan

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2019ko uzt. 7a, 15:17

Ikusmina sortu zuen Trianako jaietan atzo, zapatua, Garilak 26 taldeak egin zuen emanaldiak; izan ere, ETBko Goazen telesaileko aktore Maria Redondo da egun, taldeko abeslaria eta gaztetxo askok aprobetxatu zuten aukera hari kantuan entzun eta, bide batez, sinadurak eskatzeko.

2011n Bizkaian sortutako erromeria taldea da Garilak 26, eta Maddi Elortza uberatarra ere seikoteko kidea da. Sekulako giroa jarri zuten Oñatiko Goiena parkean garai ezberdinetako euskal kantuekin osatutako emanaldi bikoitzean; izan ere, bi zatitan banatu zuten, 20:00etatik 22:00etara lehenengoa, eta afalostean ekin zioten berriz ere, ordu txikiak bitartean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak