Haurren danborradan izena emateko azken eguna uztailaren 19a izango da

Maialen Regueiro 2019ko uzt. 2a, 17:40

Hamabi kideko taldea osatu da haurren danborrada antolatzeko. Hala, irailaren 21ean kantinera, barrilero edota baserritarrez jantzita irtengo dira 2010 eta 2011 urtetan jaiotako umeak. Izen-ematea zabalik dago dagoeneko eta azken eguna uztailaren 19a izango da.

Izen-ematea

Izena emateko bi modu jarri dituzte antolakuntzatik: batetik, online bidez eman daiteke izena https://forms.gle/Ey2suWF52RZJsJdEA inkesta beteta. Bestalde, Kultur Etxean postontzi bat egongo da izena eman nahi duenak orria bete dezan. Izena emateko azken eguna uztailaren 19a izango da.

Zozketa

Izena ematen duten guztien artean zozketa egingo da norberaren postua zein izango den jakiteko. Zozketa uztailaren 23an izango da Santa Ana aretoan, 18:00etan eta bertara bakarrik umeak joan ahal izango dira. Bertaratu ezin diren umeei, mezu elektroniko bidez jakinaraziko zaie zozketaren emaitza.

Entseguak

Entseguak irailean izango dira 3, 5, 10 eta 12an, hain zuzen ere. Horiek Eltzian izango dira 18:45etatik 19:30etara bitartean. Entsegu orokorrak berriz, bi izango dira, irailaren 17an eta 19an. Azken hauek ordu bateko iraupena izango dute, 18:30etatik 19:30etara bitartean, alegia.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak