Lope de Agirre, liburu berrian protagonista

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2019ko uzt. 1a, 10:22

Rafa Aranburu oñatiara, Lope de Agirreren itxura hartuta.

Joseba Urretabizkaia argazkilariak argitaratu du, Alvaro Bermejo idazlearen testuan oinarrituta dago eta Rafa Aranburu oñatiarra –Lope de Agirreren azalean– ageri den argazkiekin osatuta; egubakoitzean, uztailaren 5ean, aurkeztuko dute, kultura etxeko zine aretoan.

Ibilbide luzea du argazkigintzan Joseba Urretabizkaia tolosarrak, eta arlo askotan jardun du: argazki agentzia eta laborategia izan zuen, eta diseinuaren eta komunikazio arloan ere lan asko egin du.

Uztailaren 5ean aurkezpena

Orain dela bi urte, paper arlorantz bideratu zuen bere bidea, eta hala sortu zuen Xibarit argitaletxea, euskal kulturarekin lotutako gaiak azaleratzeko asmoarekin. Jentilak bildumarekin herri kiroletako adineko jendearen biografia batzen dituzten zazpi liburu argitaratu dituzte; eta paraleloan, beste bi bilduma dituzte: Origen eta pertsonaia historikoei buruzkoa bestea; azken hori Lope de Agirreri eskainita zabalduko dute.

Uztailaren 5ean aurkeztuko dute, Oñatiko kultura etxeko zine aretoan, 19:00etan; liburua aurkeztu ostean, Agustin Goenaga oñatiarrak zuzendu zuen Jainkoaren hasarre (1983) film laburra eskainiko dute.

Agustin Goenaga oñatiarra–ezkerrean–, Araozko Sandaili ermitan. Argazkia: Joseba Urretabizkaia.

Erronka, argazkietan

Alvaro Bermejo idazleari eta lagunari eskatu ziola testua idazteko dio Urretabizkaiak: "Loperen biografia eta hari buruzko iritziak, esanak eta istorioak batu ditu, eta Joxemi Saizarrek itzuli du euskarara".

Testuaz gainera, 70 argazki jasotzen dituela dio: "Pertsonaia historikoa izanik, irudietan zer erakutsi da zailena; hortaz, horiek sortzea erabaki nuen. Loperen aurpegia oñatiarra izatea nahi nuen, eta, hango ezagun baten bitartez, Rafa Aranbururi proposatu genion, eta baiezkoa eman zigun. Agustin Goenaga argazkilaria eta zinegilea aurkeztu zidaten geroago, eta hark asko lagundu digu proiektuan. Objektiboaren aurrean ere jarri zen Marañon baten azalean".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak