Abeltzaintza arloko formakuntza jasotzeko izen-ematea, zabalik

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko uztailaren 2a

Ardiak larrean (Argazkia: wikipedia)

Irailetik urtarrilera izango dira eskolak Zubillagako Olaburu zentroan, Oñatin, eta Debagoieneko langabeek izango dute lehentasuna.

Abeltzaintzako jarduera osagarrien ziurtagiri profesionala eskainiko dute Olaburu zentroan datorren ikasturtean. HAZI Fundazioak prestatutako formakuntza da eta Oñatiko Udalarekin eta Gomiztegirekin egindako lankidetza hitzarmenaren bidez egingo dute, Zubillaga auzoko zentroan.

Lanbiden izena eman duten pertsona langabeei zuzenduta dago ikastaroa, doan izango da eta eskualdeko langabeek izango dute lehentasuna. Irailaren 12tik urtarrilaren 30era izango da formakuntza saioa, astelehenetik egubakoitzera, 08:30etik 14:30era; 510 ordu, guztira. Saio teoriko-praktikoak eta bisita teknikoak egingo dituzte. Izena Hazi Fundazioan eman behar da: www.hazi.eus wengunean edo oaretxabaleta@hazi.eus hel-bidera mezua bidalita.

Gai orokor hauek landuko dituzte: abeltzaintzako ugalketa-jarduera osagarriak egitea, ustiategietan ekoizpena kudeatzea, abereen artzaintza-lana egitea eta makinen mantentze-lana.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak