Industrializazioari abestu diote Ganbara Faktoriako abesbatzek

Mireia Bikuña 2019ko eka. 30a, 17:00
Ganbara Txiki eta Ganbara Gazte, Cartonajes Arregi enpresan, kantuan

Ganbara Txikik eta Ganbara Gaztek Cartonajes Arregi enpresak abestu dute; eta Ganbara Abesbatzak, Stadler enpresaren 50. urteurrenean. Industrializazioa Oñatin ekimeneko lehen kontzertu ibiltariak izan dira. Uztailaren 6an egingo du azkena Hots Abesbatzaj, Ulma Eraikuntzako showroom-ean.

Music change the world programa prestatu dute Ganbara Txikik eta Ganbara Gaztek kontzertu ibiltarietako lehenean. Elberdinen, Sarasolaren, Ugalderen, eta Bakerren piezak eskaini dizkiete emanaldira joandako herritarrei. Hamar pieza abestu dituzte txikienek, eta beste lau gazte taldekoek. Eli Mendiarazen laguntza izan dute pianoan. Aitor Biainek zuzendu du kontzertua. "Esperientzia ederra izan da. Lantegi bateko tailerrean abesten genuen lehen aldia izan da. Leku berria guretzat. Akustika eta musika estilo ezberdina. Baina, gustura gaude", esan du Biainek.

Bestalde, Stadler enpresa zabaldu zutela 50 urte bete dira aurten, eta urteurren hori aprobetxatuz, eta enpresak herriko industrializazioan izan duen eta oraindik duen garrantzia azpimarratuz, Ganbara Abesbatzak emanaldia egin du han. Langileendako eta herritarrendako ate irekiak egin dituzte Stadlerren, eta Ganbarak ordu erdiko errepertorioa eskaini die.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak