2015eko udaberrian hasitako bideari tinko eusten dio Herrixa Kantuan ekimenak. Euskal kantuak berreskuratzeko helburuarekin hasi ziren ikasturtean zehar hainbat kantu jira egiten. Bukatu berri dutena laugarren ikasturte osoa izan da. Urrian, azaroan, urtarrilean, otsailean, apirilean, maiatzean eta ekainean irten dira kalera kantuan. Ikastetxetako opor egunak errespetatzen dituzte. "Balorazioa oso ona da. Kantuan egitera datozen herritarrek ekimenarekin jarraitzeko esaten digute", diote antolatzaileek.
Oporren ostean, eta San Migel jaiak pasa ostean, urrian hasiko dute Herrixa Kantuan ekimenaren ikasturte berria.