Udan eskolak emateko boluntarioak behar dituzte Larrañan

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko eka. 28a, 08:38
Larrañako egoitzan dauden errefuxiatuak boluntarioen eskolak hartzen

Errefuxiatuei mintzapraktikak, hizkuntza eskolak eta aisialdi planak eskaini gura dizkie udan ere CEAR-ek. Irteerak egitea edo eskulan ikastaroak eskaintzea ere izan daiteke, adibidez. 

Ikasturtean zehar hainbat herritar egon dira CEAR-ek Larrañan kudeatzen duen egoitzan errefuxiatuei hizkuntza eskolak ematen. Talde horrek atseden hartu gura du orain, baina zerbitzu hori ematen jarraitu gurako lukete Larrañako kudeatzaileek, eta, horregatik, deialdi bat egin dute. Boluntarioak behar dituzte uztailean, abuztuan edo irailean eskola horiek ematen jarraitzeko.Larrañako egoitzan dauden egoiliar gehienak frantses hiztunak dira, baina arduradunek garrantzitsu ikusten dute gaztelera jakitea. Beraz, gaztelaniazko eskolak emango dituzten boluntarioak gustura hartuko lituzkete. Baita beste hizkuntza batean egin ahal dituzten min-tzapraktikak egiteko edo aisialdirako planak antolatzeko gertu daudenak ere. Irteerak egitea edo eskulan ikastaroak eskaintzea ere izan daiteke. Ordutegia eta egutegia eskolak emango dituenak jarriko lituzke.Interesa duenak Larrañako egoitzara deitu behar du. Telefonoa da: 943 00 90 49 (Erika edo Nerea).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak