Gas-ihesa gertatu da San Lorentzon

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko eka. 27a, 12:51

San Lorentzo auzoko aldapan gertatu da gas-ihesa, 15 zenbakia duen atariaren inguruan. Suhiltzaileak eta udaltzainak daude gune horretan gertatutakoa aztertzen. Inguruko bizilagunei etxeko leihoak ixteko aholkatu diete. Errepidea itxita egon da baina zabalik dago dagoeneko. Arazoa konpontzen aritu dira Natur Gas enpresako langileak eta dagoeneko konponduta dago.

Oñatiko udaltzaingoak baieztatu duen moduan San Lorentzo auzoko aldapan izan da gas-ihesa, 15 zenbakidun atariaren inguruan. Kaleko gas hodi bat apurtu egin da eta gas-ihesa gertatu da ondorioz. Udaltzainak eta suhiltzaileak hara joan dira. Suhiltzaileek errepidea itxi egin dute ibilgailuendako eta Natur Gas enpresara pasa dute abisua. Hango ordezkariak etorri dira eta apurtutakoa konpontzen ibili dira; ondorioz inguruko bizilagunek ez dute gasik izan tarte batean.

Gipuzkoako suhiltzaileek Twitter bidez partekatutako irudia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak