Datorren eguenean, hilak 27, egingo du lehen osoko bilkura udalbatza berriak. Agintaldiko batzordeen berri emango dute, baita batzordeburuak ere. Horrez gain, Oñatiko Udalak enpresa publiko jakinetan zein ordezkari izango duen ere onartuko dute, besteak beste. Azken osoko bilkurak bezala, eguenekoa ere 18:30ean izango da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.