Debarroko binakako pilota txapelketako finalak jokatu zituzten atzo Oñatiko Zubikoa pilotalekuan, arratsaldeko 16:30ean. Kadete mailan, Oñatiko bi bikote izan ziren finalistak eta azkenean Garitano eta Galdos 22-13 gailendu zitzazikien Ugarteri eta Loitiri. Jubenil mailan, Erle eta Perez oñatiarrek 22-9 irabazi zieten Etxezarreta eta Marquez bergararrei. Azkenik, senior mailan, Atxotegi eta Irureta soraluzearrek, 22-18 irabazi zieten Etxaniz eta Gartzia bergararrei.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.