Batzar orokorrarekin itxi du denboraldia Aloña Mendiko futbol sailak

Maialen Regueiro 2019ko eka. 22a, 09:55

Urtero bezala, Aloña Mendiko futbol sailak batzar orokorra egin zuen atzo, denboraldiaren balorazioa egiteko eta ondoren, talde guztietako entrenatzaile zein jokalariek afaria egin zuten aipamenak eta sariak banatu zirelarik. 2018-2019 denboraldiari dagokionez, futbol sailak 166.967 euroko diru sarrerak izan ditu eta 149.717 euroko gastua, urteko etekina 17.250 euroko izan delarik. 

Taldekako emaitzak

Eskola kirola eta futbol eskolaz gain, Aloña Mendiko futbol sailak hamabi talde izan ditu denboraldi honetan eta horietako batzuk, emaitza onak lortu dituzte. Gorengoen maila, igoera postutatik gertu egon da, baina azkenean hirugarren postua lortu dute. Lehen erregionala, kopako txapelduna izan da, baita emakumezkoen kadete mailakoak ere. Emakumezkoetan, baina infantil mailan, txapeldunak izan dira bigarren faseko txapelketan. Azkenik, aipatu behar da, jubenilen lehen mailakoak ere, txapeldunak izan direla bigarren faseko txapelketan. 

Aipamenak eta sariak

Afariaren ostean, urteko apaimenak eta sariak banatzen ditu futbol sailak. Hala, talde bakoitzak hainbat sari jasotzen ditu. Atzokoan, adibidez, Mikel Aginagalderi egin zioten aipamen berezia hamar urtez, futbol sailean egindako ibilbideagatik. 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak