Lanbide Heziketa, garapen profesionaleko abiapuntu

BABESTUTAKO EDUKIA 2019ko uztailaren 5a

18 urterekin zaila da jakitea garapen profesionala ze norabidetan bultzatu; eta, are zailagoa, gertutik ez baduzu ezagutzen. Enpresa kudeaketa arloa adibide moduan hartuta, 18 urterekin ez da erraza etorkizuneko lanpostuaren zeregin eta ardurak identifikatzea. Hori dela eta, Goi Mailako Lanbide Heziketako Administrazio eta Finantzetako zikloa baliagarri gerta daiteke.

Oñati Gestio Heziketan bi urtean zehar errealitatea gertutik ezagutuko dute ikasle guztiek, dual programa aukera izanik. Hortaz, Administrazio eta Finantzetako zikloak, lan mundura zuzentzeaz gain, unibertsitateko gradu mailako ikasketetara bidea errazten du, ikasgaiak konbalidatuta.

Horretan dabil Ane Etxaniz, Oñati Gestio Heziketako Administrazio eta Finantzetako ikaslea. Anek bere dual programa Ekide Group enpresan egin du eta hurrengo ikasturtean Administrazio eta Enpresa Zuzendaritzako gradua egingo du Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatean, dual ereduan (Ekide Group enpresan jarraituta).

Ane Etxaniz-en bideo testigantza: 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak