Aimar Erostarbe bigarren, 33. Olakua proban

Maialen Regueiro 2019ko eka. 16a, 19:28

16:00etan hasi da Oñatin, 33. Olakua txirrindulari proba. Txirrindulariek 55 kilometroko ibilbidea egin behar izan dute eta tartean, Udana gaina igaro behar izan dute. Hala, Dinuy taldeko Haritz Sein izan da onena ordu bete eta hamazazpi minutuko proba eginda, baina denbora berean iritsi da Aimar Erostarbe oñatiarra. 

Esprint-a

Bidaurretako biribila igaro eta metro gutxira hasi dute esprint-a, taldetxoa sortu duten zortzi txirrindulariek, tartean Aimar Erostarbe oñatiarra zegoen eta  bigarren helmugaratzea lortu du. 

Bailarako ordezkariak

Erostarbez gain, Ulma taldeak beste ordezkari bat izan du lasterketan, Aimar Madina, hain zuzen ere. Madina, 28. postuan helmugaratu da ordu bete eta hogei minutuko lasterketa eginda. Horrez gain, Bergarako Bolintxo taldeak, lau txirrindulari izan ditu lasterketan eta taldeko onena, Markel Oregi izan da, hemeretzigarren postuan helmugaratu delarik, ordu eta hemeretzi minutuko lasterketa eginez. Unai Zenitagoia, Liher Eguren eta Ibai Unamuno izan dira Bolintxo taldeko gainontzeko txirrindulariak, 32, 36 eta 52. postuak eskuratuz, hurrenez hurren. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak