Auto bat irauli da Urrexolara doan bidean

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko ekainaren 16a

Urrexolara doan errepidea (Argazkia: maps)

Ertzaintzak baieztatu duen moduan auto bat irauli da Urrexola auzora doan errepidean 18:20 aldera; Nissan etxeko ibilgailu bat da bidetik atera eta irauli dena. Pertsona bat zauritu da. Suhiltzaileak eta anbulantzia joan dira istripua gertatu den tokira. Udaltzainak ere bertaratu dira. Gidaria suhiltzaileek atera behar izan dute ibilgailutik. Ez du konortea galdu baina Debagoieneko ospitalera eraman dute, Arrasatera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak