Proba "gogorra", baina "polita"
Parte hartu duten askorentzat lehen aldia izan da eta antolakuntzako kideak zoriontzeaz gainera, proba "gogorra" izan dela adierazi dute. Hala ere, gehienek ibilbidea "polita" izan dela azpimarratu dute. Antolakuntzako kideak ere pozik azaldu dira, ez baita arazorik izan atzo eta gaurko probetan.
Sailkapena
Sailkapenari dagokionez, gizonezkoetan Euskal Raid Aralar Kirolak bikotea izan da onena eta emakumezkoetan, Non Stop Aventura. Bikote mistoei dagokionez, Aralar kirolak izan da onena. Azkenik, aipatu behar da Oñatiko talde onena Etxaixat izan dela.