Aurten ez da San Juan surik egingo Oñatiko plazan

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko eka. 14a, 16:45
Foruen plazan egin ohi duten San Juan sua

Corpus jaiekin batera da aurten San Juan bezpera eguna eta ezinezkoa zaie txondorra Foruen plazan egitea. Gainera, Oñatz dantza taldeak ezinezkotzat jo du bere partaidetza ekitaldietan, Corpus dantzen agerraldietan egongo direlako dantzariak, eta beraz, aurten ez da San Juan surik egingo Oñatiko plazan.

Oñatiko Udalak baieztatu duen moduan, aurten ez da San Juan surik egingo Oñatiko Foruen plazan ekainaren 23an. Ekainaren 21etik 23ra Corpus jaiak ospatuko dira Oñatin, eta herriko plaza egun osoz Corpus eguneko ekitaldiekin beteta egongo da. Beharrezko azpiegituraren muntaketa lana ezinezko egiten du horrek udalaren esanetan.

Bestalde, San Juan sua egiten hasi zenetik, Oñatz dantza taldeak pisu handia izan du ekitaldi horretan suaren inguruan dantza eginez. Aurten asteburu osoan Corpus dantzen agerraldietan izango dira Oñatzeko dantzariak eta taldeak bere partaidetza ezinezkotzat jo du.

Guztia kontuan izanik, aurten ekainaren 23an Corpus egunak izango du lehentasuna eta ez da Foruen plazan San Juan bezperako surik egingo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak