'Playback' ikuskizuna
Playback lehiaketa baten finala irudikatuko dute gaztelekuko agertokian. Lehiaketa horretan hainbat taldek hartu dute parte, baina hiru dira finalera iritsi direnak. Hala, bihar, gaztelekura gerturatzen direnek hiru talde horien emanaldia ikusteko aukera izango dute. Honen harira, Irazan taldeko kide Josu Zubiak honako hau adierazi du: "Imitazioari buruzko ikastaroa egin genuen, eta bertan ikasitakoa erakutsiko dugu. Gainera, ikusleek duten erantzunaren arabera sorpresak gerta daitezke biharko emanaldian".
Hurrengo ikasturtea
Zubiak azpimarratu du hurrengo urtera begira Irazan berrikuntzekin etorriko dela.