Gure Esku ekimeneko bozeramaile berriak, Amalur Alvarez eta Josu Etxaburu, Oñatira datoz gaur. Aro berriaren aurkezpena egingo dute, kultura etxean, 19:00etan, Oñatiko Gure Esku taldeak antolatuta. Debagoienan egingo duten lehen aurkezpena izango da Oñatikoa. 'Egin dezagun posible' mezua duen aro berrian sartu da Gure Esku dinamika eta horri buruz jardungo dute bi bozeramaileek.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.