Sorpresa ederra eman diete Manuela Granado eta Daniel Martin omenduei

Eneko Azurmendi 2019ko eka. 9a, 18:49

Normalean ez bezala, bazkariarekin eta omenaldiarekin eman diote hasiera aurten Jubilatuen Asteari. Extremadurako doinuekin omendu dituzte Manuela Granado eta Daniel Martin, euren jaioterriko doinuekin, hain zuzen.166 lagun elkartu dira bazkaltzeko Zubikoa kiroldegian.

Meza ostean, Manuela Granado (89 urte) eta Daniel Martin (90 urte) omendu dituzte, 60. hamarkadan Oñatira etorri eta euren bizitza erdia baino gehiago hemen daramaten senar-emazteak.

Omenaldia, baina, ez da lore sortarekin amaitu. Izan ere, sorpresa modura, Legazpiko La Bellota taldea etorri da eta Extremadurako doinuak plazaratu ditu Zubikoa kiroldegian. "Oso pozik eta hunkituta" geratu dira senar-emazteak, Pake Lekuko komunikazio arduradunaren esanetan. Gero, 166 lagun elkartu dira bazkaltzeko, eta arratsaldean dantzaldia eduki dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak