Elkar Hezi eguneko bazkarian 400 bat lagun elkartu dira

Arantzazu Ezkibel Galdos 2019ko eka. 8a, 16:32

Elkar Hezi osatzen dutenek egun berezia dute gaur. Elkar Hezi eguna ospatzen dabiltza: hainbat ekintzak izan dituzte goizean, eta kiroldegian bazkaldu ostean, musika saioak izango dituzte arratsaldean.

Elkar Hezi osatzen duten ikasle, guraso eta irakasleak goizean goizetik dabiltza jai giroan. Ikasturte amaiera da, eta ohikoa den bezala, Elkar Hezi Eguna ospatzen dabiltza.

Kalejira kiroldegiraino

HH-ko eta LH-ko eraikinean eta Santa Marinan askotariko ekintzak egin dituzte: jokoak, eskulanak, aurpegiak margotzea... adin guztietako ikasleek ondo pasatzeko aukera izan dute. Ondoren, ekintzak amaitutakoan, trikitilariek lagunduta kalejiran joan dira kiroldegiraino. Han, bazkaria izan dute. 400 bat lagun elkartu dira bazkaritan.

Musika emanaldiak

Ondoren musika emanaldiak izan dituzte: batxi 2koei omenaldia, DJ festa eta beste zenbait sorpresa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak