Amagoia Gurrutxaga zarauztarrak idatzi du liburua, eta hura egon da herritar horiekin. Egindako elkarrizketetan jasotako testigantzak dira liburuan batu dituenak. Bildumako lehen liburua abenduan aurkeztu zuten, Jerardo Elortzarekin berbetan. Bilduman dozena bat liburu inguru argitaratzea aurreikusten dute, guztiak ere Oñatiren historiari lotutakoak.
Enarak liburua osoko bilkuren aretoan aurkeztuko dute hilaren 13an, eguena, 19:00etan. Elkarrizketatuak izan diren herritarrek ere jaso dute gonbidapena aurkezpenera joateko.