Lan-istripua gertatu da Oñatiko Garay enpresan

Itziar Larrañaga Sarasola 2019ko ekainaren 5a

Hijos de Juan de Garay enpresa (Artxiboko irudia).

[EGUNERATUA 2019/06/06] Istripua izan duen gaztea etxean dago, bere lankideek GOIENAri baieztatu dioten moduan. Kolpea jaso du eta ospitalean artatua izan ondoren dagoeneko etxean dago.

Ertzaintzak baieztatu duenez eguaztenean izan zen lan-istripua. 21:00ak inguruan, deitu zuten lantegitik larrialdi zerbitzuetara istripu baten berri emanez. Jasotako datuen arabera, 22 urteko mutil oñatiarra zen zauritutakoa. Mantenu lanetan jarduten zuen eta makina batekin izan zuen istripua. Ezbeharraren tokian artatu ostean Arrasateko ospitalera eraman zuten langilea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak