Garagune zerbitzuaren erabiltzaileek erakusketa zabaldu dute Oñatin

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko eka. 5a, 12:42

Garagune zerbitzu bi daude Debagoienean, Arrasaten eta Bergaran, eta bi horietako erabiltzaileek eskulan eta pintura erakusketa zabaldu dute Oñatiko kultura etxean. Oihalezko tapak dituzten koadernoak, akuarelekin egindako margoak edo giltzatakoak ikus daitezke, adibidez.

Donostiako Goyeneche Fundazioak Debagoienean dituen Garagune zentro okupazionaletan diharduten pertsonek egindako eskulanekin eta margolanekin erakusketa zabaldu dute Oñatiko kultura etxean. "Txaro Olalde da egunero Garagunera etortzen den oñatiarretako bat eta berak sekulako ilusioa zuen eurak egiten dituzten lanak jendeari erakusteko, eta Oñatin erakusketa bat jartzeko ideia hori lantzen hasi ginen. Udalarekin harremanetan jarri eta erakusketa gela eskaini zigun eta oso pozik gaude, ez baitugu beti horrelako erraztasunik izaten areto bat lortzeko", dio Elena Zaratek, Debagoieneko Garaguneko arduradunak.

Martitzenean, ekainak 4, inauguratu zuten erakusketa. Garaguneko ordezkariak, lanen egileak, euren senideak eta udaleko ordezkariak elkartu ziren. Datorren martitzenean, hilak 11, hantxe izango dira atzo elkartutako asko euren lanei buruz berba egiteko, 11:30etik 12:30era.

Erakusketa ekainaren 16ra arte egongo da zabalik 18:00etatik 20:00etara.

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak