Gurpildun aulkiekin, begiak estalita edota atzeranzko noranzkoan hainbat joko ezagutzeko aukera izan zuten atzo Eskola Kiroleko azken jaian. LH. 6 mailako ikasleek, horrela, kirol egokitua gertuagotik sentitzeko eta egiteko aukera izan dute Zubikoan. Saskibaloia, futbola edota beste askotariko kirol eta jokoak egin zituzten gazteek.