14 saio eta 84 bertsolari izan dira, guztira, saio horietan, bi multzotan banatuta. Multzo bakoitzean puntuazio altuena lortu duten 17 bertsolariek egin dute aurrera. Guztira, 34 bertsolarik, beraz.
Horrenbestez, Arregi eta Zuazubiskar izan dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako txartela lortu duen bi debagoiendarrak. A multzoan puntuaziorik altuena lortu duena izan da Arregi (338,5) eta, oro har, Haritz Mujika izan da bera baino puntuazio altuagoa lotu duen bakarra (344). Zuazubiskarri dagokionez, 314,5 puntu eskuratuta sailkatu da –A multzoan–.
Sailkatu diren 34 bertsolari horiei dagoeneko sailkatuta zeuden beste 14 bertsolariak batuko zaizkie irailean abiatuko den txapelketan.