Batzorde berri bat behar da umeen danborrada antolatzeko

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko mai. 30a, 15:49
Umeen danborrada herriko kaleetan

Azken urteetan haurren danborrada antolatzen zuen batzordeak utzi egin du. Iraileko danborrada antolatzeko beste batzorde berri bat behar da, bestela ez da umeen danborradarik egongo aurtengo San Migel jaietan. Bestelako proposamenak ere egin daitezke.

Jose de Azpiazu musika eskola arduratuko da aurten ere entseguak egiteaz eta musika koordinatzeaz. Udalak beharrezkoak diren azpiegiturak, diru laguntza eta materiala jarriko ditu antolatzaileen esku, baina danborradaren ardura hartuko duen batzorde bat eratzea ezinbestekoa da irailean umeen danborrada egon dadin.

Ohar hauxe jakinarazi du udaleko kultura sailak hurrengo iraileko umeen danborradaren harira. Musika eskolakoen eta udalekoen laguntza egongo den arren, antolakuntza osatzeko lan talde zabalagoa behar dela eta talde hori osatu behar dela. Horregatik, parte hartzeko prest egon daitezkeen familiengana jo gura du udalak. Azaldu du, era berean, danborrada orain arte era batera egin bada ere, eredu eta proposamen berriak onartzeko arazorik ez dagoela.

Hain zuzen ere, hamar eguneko epea zabaldu dute antolakuntzan parte hartzeko gertu daudenen izenak edo bestelako proposamenak jasotzeko. Kultura etxera deituta (943 78 03 53) edo mezua bidalita (kultura.idazkaritza@onati.eus) egin daiteke hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak