Egubakoitzean zabalduko dute ur uhinen parkea

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko mai. 29a, 12:08

Ur uhinetako txorroten azpian gozatzen

Egubakoitzean 17:00etan zabalduko dute Oñatiko ur uhinen parkea. Ikasturtea bukatu bitartean arratsaldez egongo dira martxan ur txorrotak aste barruan, eta asteburuetan, goiz eta arratsaldez. Komun publiko bat ere egongo da.

Hasiera batean zapatuan, ekainak 1, ziren zabaltzekoak ur uhinen parkea baina datozen egunetarako eguraldi beroa iragarrita dagoela ikusita irekiera aurreratzea erabaki dute; egubakoitzean zabalduko dute, 17:00etan.

Ikasturtea bukatu bitartean, ekainaren 21a arte, bi ordutegi izango ditu parkeak: 13:00etatik 21:00etara aste barruan eta 11:00etatik 21:00etara aste bukaeran. Ekainaren 22tik irailera bitartean asteburuko ordutegian egongo da erabilgarri egunero.

Udaletik jakinarazi duten moduan, azken aste hauetan ur txorroten instalakuntzen egoera egiaztatu dute udaleko mantenu langileek, baita ur eta argindar hornidurak berrezarri ere. Bainu denboraldian zehar komun publiko bat egongo dela ere adierazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak