Ziklistak Asentzio gainean, etapako azken kilometroak egiten

Arantzazu Ezkibel Galdos 2019ko maiatzaren 25a

32. Emakumeen Birako laugarren etapa jokatu zuten zapatuan. Oñatin hasi eta Oñatin bukatu zen etapa, 156 kilometrokoa. Trek taldeko Elisa Longo Borghini italiarra izan zen azkarrena helmugan; eta, garaipen horrekin, Bira bera ere eskuratu zuen. Udana, Atagoiti, Untzilla eta Asentzio mendateak igo behar izan zituzten txirrindulariek. Argazkietan, ziklistak Asentzio gainean ikus daitezke, etapako azken 20 kilometroetan sartuta. Argazkiak: Angel Ezkurra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak