Bigarren mailara igotzeko aukerarik gabe geratu da Mekalki Aloña Mendi

Jone Olabarria 2019ko maiatzaren 26a

Mekalki Aloña Mendik ezin izan zuen mendean hartu Atletico San Sebastian taldea eta 64-53 galdu zuen finala atzo, Tolosan. Hala ere "pozik" agertu dira egindako denboraldiarekin eta finalera iristea "saria" izan dela diote.

Bigarren mailara igotzeko aukera galdu zuten atzo Mekalki Aloña Mendi taldeko senior mutilek, Donostiako Atletico San Sebastian taldearen aurka galdu ostean. Partida korapilatsua izan zela azaldu du taldeko entrenatzaile Aitor Ugartek: "Bagenekien errebotean asko sufrituko genuela,  tamainaz gu baino handiagoak zirela asko nabaritu zen. Defentsan ondo aritu ginen, erasoan, aldiz, deseroso".

Dena den, finalean egotea "saria" izan da Ugarteren mutilentzat: "Gure taldearen ezaugarriak ikusita ez genuen espero horren ondo aritzea". Denboraldi erdi baino gehiago izan dira lider Aloñakoak eta egindakoaz "harro" sentitzen direla azaldu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak