Herri Arteko itzulerako pilota partidua jokatu dute gaur, Oñatiko pilotariek, eta txapelketatik kanpo geratu dira. Altzoko taldearen aurka 2-1 galdu dute, eta pasa den astean, 3-0 galduta, azkenean, 5-1eko emaitzaz ezin izan dute kanporaketa pasa. Hala ere, Josu Osa entrenatzaileak adierazi du "gogoz" aritu direla pilotariak: "kadete eta nagusi mailakoak nahiko ondo aritu dira, gazte mailakoak, berriz, ez hain ondo. Hala ere pozik gaude egindako lanarekin eta lanean jarraitzea tokatzen zaigu orain…".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.